Gizartea -
istripua
Suhiltzaileen kamioi bat irauli da Sopuertan, sute batera zihoanean
Karrantzako etxebizitza batean zegoen sute bat itzaltzera zihoazela gertatu da ezbeharra.
Agentziak | Erredazkioa
Bizkaiko Suhiltzaileen zisterna-kamioi bat irauli da gaur eguerdian Sopuertan (Bizkaia) Karrantzako etxebizitza batean zegoen sute bat itzaltzera zihoazela. Hala jakinarazi dute Segurtasun saileko eta Suhiltzaileen iturriek.
Ertzaintzak zehaztu duenez, istripua arratsaldeko ordu bi eta erdietan jazo da Bi-630 errepidean, Sopuertan, eta oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik kamioia iraulita geratu da errepidean. Horrenbestez, trafikoa bideratu behar izan dute garabia iritsi den arte.
Bere aldetik, Bizkaiko Suhiltzaileek euren Twitterreko kontuan jakinarazi dutenez, ezbeharra Karrantzara bidean zihoazela gertatu zaie, etxebizitza batean zegoen sutea itzaltzekoa asmoz. Jazoeran ez da zauriturik izan, kate materialak besterik ez.