Gizartea -

jazoera Nafarroan

Ebron hilda topatutako gizona erail ote zuten ikertzen dabil epailea

Atzo, osteguna, 13:00ak aldera, adin ertaineko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten bertan. Guardia Zibilak ikerketa ireki du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako 1. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak sekretupean jarri du Ebro ibaian, Castejon parean, hilik agertu zen gizonezkoarekin lotutako auzia, eta homizidio edo hilketa batekin lotuta ote dagoen ikertuko du.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, oraindik identifikatu ez duten adin ertaineko gizonezko baten hilotza aurkitu zuten atzo, ostegunez, Ebro ibaian, 13:00ak aldera. Hasiera batean Foruzaingoak hartu zuen ikerketa bere gain, baina Guardia Zibilaren eskuetan dago orain.

Ez zuen ez dokumentaziorik, ez sakelako telefonorik, ezta haren nortasuna zein den argitzeko baliagarri izan daitekeen bestelakorik ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Albisteak