Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxe-baimena zuen preso batek emakume bat bortxatu eta zauritu du

45 urteko gizonezkoari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten beste emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzen saiatzeagatik.

Kartzela-baimena zuen preso batek emakume bat bortxatu du Igualadan

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistarekin lotutako kasu bategatik Lleidan preso zegoen eta hiru eguneko espetxe-baimena zuen gizon bat atxilotu zuten igandean Esquadrako Mossoek emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzen saiatzeagatik.

Gertakariak larunbat goizean jazo ziren, Igualadan (Bartzelona). Etxetik atera eta kotxera bidean zegoela harrapatu zuen gizonak emakumea. Bahitu eta kotxean Castellbisbalera (Igualadatik 45 kilometrora) eraman zuen, baso inguru batera. Han bortxatu egin zuen, eta aizto batekin eraso zion. Diru-zorroa ere kendu zion.

Larri zaurituta zegoen arren, laguntza eskatzea lortu zuen biktimak. Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman zuten, eta han dago oraindik.

Ustezko erasotzailea Igualadan atxilotu zuten, igandeko 14:00etan.  Gizonaren iloba biktimaren kreditu-txartelarekin dirua ateratzen saiatu zen, eta horrela atzeman zuten.

Lleidako Ponent kartzelan 26 urteko espetxe-zigorra betetzen ari zen atxilotutakoa. Bigarren gradua zuen, eta ematen zioten hirugarren baimena zen  honakoa —uztailean eta irailean ere hiru egunez egon zen kartzelatik kanpo—. Horrez gain, espetxetik gertu dagoen lantegi batera joaten zen egunero, birgizarteratzeko proiektu baten baitan. Indarkeria matxistagatik zigortutako presoentzako programan izena emanda zegoen gizona.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak Delituak argazkiak Gizartea