Gizartea -

Euskal aireportuetan

Hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira, behe-lainoagatik

Goizean Loiutik atera behar zuten zazpi hegaldi bertan behera gelditu dira, eta Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuek ere lainoaren eraginak jasan dituzte.

Loiuko aireportuan zazpi hegaldi bertan behera geratu dira behe lainoaren eraginez. Argazkia: EiTB
Loiuko aireportuan zazpi hegaldi bertan behera geratu dira behe lainoaren eraginez. Argazkia: EiTB
Normaltasuna berreskuratzen ari da Loiuko aireportua

1:42

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behe-lainoak arazoak eragin ditu azken orduotan Euskal Herriko hainbat aireportutan: Loiun, Bizkaian; Hondarribian, Gipuzkoan, eta Biarritzen, Iparraldean. Guztira, hogeiren bat hegalditan izan du eragina.

Loiuko aireportuan, esaterako, Bilbotik atera behar zuten zazpi hegaldi bertan behera gelditu dira behe-lainoaren eraginez. Atera ez diren hegaldi horien helmuga Brusela, Amsterdam, Madril, Paris, Munich eta Santiago ziren.

Iparraldean, Biarritzetik 06:45ean Parisera irten behar zuen hegaldia Pauera bideratu dute, eta jendea autobusez ari dira hara eramaten.

Bestalde, hiru hegaldi Iruñera desbideratu dituzte Hondarribiko aireportuan, eta Madrilera eta Bartzelonara zihoazenak, ostera, ez dira atera.

Hala ere, behe-lainoa pixkanaka altxatu da eta, goizeko lehen orduko arazoak gaindituta, aireportuak normaltasunez ari dira lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Bilbo Biarritz albisteak Hondarribia bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa