Gizartea -

Gertaera

Zortzi pertsona zauritu dira Erandion, sute batean

16:30ak aldera piztu da sutea, Benjamin Anaia plazako etxebizitza batean. Sutea handia izan da eta garrak seigarren solairuraino iritsi dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, urriak 28, sutea piztu da Erandioko (Bizkaia) Benjamin Anaia plazako etxebizitza batean eta kea arnastu duten zortzi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte.

16:30ak aldera piztu da sutea, eraikinaren hirugarren solairuan. Sutea handia izan da eta garrak seigarren solairuraino iritsi dira.

Gertatutako argitzeko ikerketa jarri dute abian. Antza denez, hirugarren solairuko etxebizitzako areto nagusian piztu da sua. Horren jabeak eta zazpi bizilagunek kea arnastu dute eta erietxera eraman dituzte.

Beste alde batetik, sugarrak itzaltzeko lanean ari zen suhiltzaile bat lurrera erori egin da eta erietxean artatu dute.

18:30ak aldera lortu dute sua itzaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Gaurko azken orduko albistea