Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume bat erail dute Calpen, eta senarra da ustezko hiltzailea
Balizko erasotzaileak bere buruaz beste egin du bederatzi solairuko etxebizitza batetik jausi eginda.
Agentziak | Erredakzioa
75 urteko gizonezko batek ustez bere emaztea hil du, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du Calpen (Alacant), Alacanteko Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez.
Gertaera 8:40 inguruan jazo da. Ordu horretan agenteek abisu bat jaso dute, eta horren bidez jakin dute gizonezko bat bederatzi solairuko eraikin bateko erlaitzean jausi egiteko asmoz zegoela.
Bertaratu direnean, gizonezkoak dagoeneko bere buruaz beste egin du. Guardia Zibila haren etxebizitzara igo da, eta bertan bere emaztea aurkitu dute hilik, “kolpe ugari” zituela. Kasua genero indarkeria kasu gisa ari dira ikertzen.
________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.