Gizartea -

Europako Parlamentua

Nadia Murad eta Lamiya Aji Baxar aktibistek jaso dute Sakharov saria

Erlijio-komunitate bateko kideak dira. Estatu Islamikoak bahitu eta horren sexu-esklaboak izan ziren Iraken.

Europako Parlamentuak banatzen du saria, parlamentarioek proposatutako hautagaien artean. EFE
Europako Parlamentuak banatzen du saria, parlamentarioek proposatutako hautagaien artean. EFE
Nadia Murad Bassi eta Lamiya Aji Bachar sarituak

1:15

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nadia Murad eta Lamiya Aji Baxar Yasaden jarraitzaile eta aktibistek irabazi dute gaur, osteguna, Europako Parlamentuko Sakharov saria, kontzientzia askatasuna bultzatzeko. Estatu Islamikoak bahitu eta horren sexu-esklaboak izan ziren Iraken.

Mourad eta Aji Baxar erlijio komunitate horren jarraitzaile dira. Talde erlijioso hori genozidio terroristaren biktima izan da. Estatu Islamikoak haien hiria, Sinyar, hartu zuen 2014an eta orduan bahitu zituen. 200.000 pertsonak alde egin behar izan zuten hiritik.

Sarraskiaren biktimak EIkoaren sexu-abusuen biktimen bozeramaleak dira gaur egun, eta Can Dündar Turkiako kazetariari eta Mustafa Dzhemilev Krimeako buruzagi tartaroari gailendu zaizkie.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa bideoak Albisteak