Gizartea -

Gizon bat atxilotu dute

Emakume batek eraso matxista bat jasan du Bilbon

Biktimak senarraren irainak eta kolpeak jasan ondoren, haurtxoa besoetan hartu, eta etxetik alde egin zuen. Kalera iritsi zenean, senarraren bultzadak eta garrasiak jasaten jarraitu zuen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen aurreko igandean Bilbon, emaztea iraintzea eta eraso egitea leporatuta.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, igandeko 21:00ak aldera jaso zuen Ertzaintzak abisua, genero indarkeria kasu bat izan zitekeelako, Bilbo Zaharrean.

Heldu zirenean, agenteek gizon bat ikusi zuten emakume bati ohi egiten ari zitzaiola, haurtxo bat besoetan zuela. Biktimak adierazi zienez, senarraren jarrera dela eta, etxebizitzatik alde egin behar izan zuen umetxoarekin, iraindu zuelako eta eraso egin ziolako.

Ondoren, senarrak jarraitu zuen eta, kalera heldu eta gero, emakumea sakatzen eta iraintzen jarraitu zuen, agenteak heldu ziren arte. Biktimaren arabera, gizonezkoak jarrera hori izan ohi du berarekin.

Gertatutakoa ikusita, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.

Ertzain-etxean, zegozkion izapideak egin zituzten eta, geroago, epailearen esku utzi zuten atzo.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Delituak bideoak Albisteak