Gizartea -

Lehiaketa

UNESCO Etxeak martxan jarri du 'Dame 1 Minuto de Refugio'

Ikus-entzunezko lehiaketarekin gobernuz kanpoko erakundeak errespetuan oinarritzen den eta giza eskubideak defendatzen dituen gizarte bat lortzen lagundu nahi du.

"Dame 1 Minuto de Refugio" lehiaketaren irudia.
"Dame 1 Minuto de Refugio" lehiaketaren irudia.
"Dame 1 Minuto de Refugio" lehiaketaren irudia.

EiTB.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UNESCO Etxeak martxan ipini du "Eman minutu 1…" ikus-entzunezko lehiaketaren 7. edizioa, aurten errefuxiatuen inguruan. "Dame 1 minuto de Refugio" txapelketarekin, gobernuz kanpoko erakundeak "errespetuan oinarritzen den eta giza eskubideak defendatzen dituen gizarte bat lortzen laguntzea eta gizarte kritiko eta solidario bat eraikitzea" ditu xede nagusi.

Lanak 2017ko otsailaren 1era arte bidali ahalko dira, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 13 eta 14 artikuluak sustatu, defendatu edo eskubide horien urraketa salatu beharko dituzte.

Lehiaketa honetan, bakarka zein taldeka aurkeztu ahal dira lanak, eta ikus-entzunezkoen alorreko profesionalek eta amateurrek har dezakete parte. Kategoria nagusiaren bideo garaileak Giza Eskubideei buruzko dokumental bat sortzeko finantziazioa lortuko du.

Sariak banatzeko ekitaldia martxoan egingo da, EiTBko Multibox aretoan, eta ikus-entzunezkoetan adituek osatuko duten epaimahaiak aukeratuko ditu saridunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Errefuxiatuak azken ordukoa Giza eskubideak gaur Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak