Gizartea -

Trafikoa

Gizon bat hil da Usurbilen, auto batek harrapatuta

N-634 errepidean, Lasartetik Usurbilera bidean, gertatu da ezbeharra, Ugaldea industrialdera heldu baino lehenago.

Istripuaren ondorioz auto ilarak sortu dira Usurbilen. Argazkia: EiTB
Istripuaren ondorioz auto ilarak sortu dira Usurbilen. Argazkia: EiTB
Gizon bat hil da Usurbilen, auto batek harrapatuta

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da Usurbilen, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakinarazi dionez.

Ezbeharra 06:55 aldera gertatu da, N-634 errepidean, Lasartetik Usurbilera bidean, Ugaldea industrialdera heldu baino lehenago.

Anbulantzia bat bertaratu da, baina osasun langileek gizonezkoa hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Lasarte-Oria argazkiak Usurbil bideoak Albisteak