Gizartea -

Epaiketaren lehen eguna

Abadiñoko hilketaren akusatuak errudun jo du bere burua

Emaztearen eta amaginarrebaren hilketagatik epaituko dute, astelehen honetan hasita. Akusazioek 43 urteko kartzela zigorra eskatzen dute; defentsak, berriz, 20 urtekoa.

Abadiño epaiketa
Abadiño epaiketa
Abadiñoko hilketaren akusatuak errudun jo du bere burua

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014an Abadiñon emaztea eta amaginarreba hiltzeagatik akusatutako gizonak errudun jo du bere burua astelehen honetan Bilbon abiatu den epaiketaren lehen jardunaldian. Akusazioek 43 urteko kartzela zigorra eskatzen dute; defentsak, berriz, 20 urtekoa. Gainera, 300.000 euro arteko isuna ere eskatu dute, biktimen familiari eta sutea dela-eta kaltetutako enpresei ordaindu beharrekoa.

Epaitegiaren aurrean egin duen deklarazioan, akusatuak egindako kaltea onartu du eta kalte horrengatik ordaindu behar duela gaineratu du. Halaber, barkamena eskatu du, ‘’batez ere’’ bere semeari, familiari eta lagunei.

"Enpresaren zorrarekin estututa  nengoen eta emazteak laguntza ukatu zidan, nahiz eta aurrekoetan laguntza eman izan. Instintiboki jardun nuen, sen ona galdu nuen, egoeraren kontrola eta nire bizitzaren kontrola galdu nituen’’, adierazi du.

Fiskalaren eta defentsaren galderei erantzunda, akusatuak azaldu du 2014ko abenduaren 10ean ohetik altxatu zela 06:30ean, ohi bezala, eta lanera Joan aurretik bere emaztea esnatu egin zen, eta liskarrean hasi ziren-.

"Laguntza ukatu zidan’’, esan du, eta jarraian azaldu du burdin batekin kolpatu zuen. Borrokatu egin omen zuten, eta arnasbideak estali zizkion, akusatuak azaldu duenez.

Amaginarreba alboko gela batean lo zegoela adierazi du, eta esnatutakoan ‘’zer gertatzen da? Zer gertatzen da?’’ oihu egin zuen.

Bi kasuetan arnas egiteari utzi ziotenean askatu zituen biktimak, konortea galdua zutela uste zuela, adierazi du.

Gertatutako ‘’izugarrikeriaz’’ ohartuta, enpresa jo zuen, ‘’ezbeharraren erruduna’’, akusatuak esan duenez. Orduan buruaz beste egitea eta enpresa suntsitzea pentsatu zuen.

Horretarako, su eman zion lantegiari, eta bere burua eskegi zuen, deklarazio horretan azaldu duenez. Lantegiko langileek jaitsi zuten bertatik.

Su horrek kaleak eragin zituen inguruko enpresetan ere.

Sei gizonek eta hiru emakumek osatutako herri-epaitegiak epaituko du akusatua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Epaiketak Gizartea albisteak Genero indarkeriaren biktimak Gaurko azken ordukoa Erailketak Durangaldea azken ordukoa Abadiño