Gizartea -

ZIRKULAZIOA

Auto-ilara luzeak Iruña Okan, istripu baten ondorioz

Istripuan ez da inor zauritu, baina errei bat itxi behar izan dute, eta, hori dela eta, 14 kilometroko auto-ilarak sortu dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau kotxeren arteko talkak 14 kilometroko auto-ilarak sortu ditu Iruña Okan, A-1 errepidean, Irunerako noranzkoan.

Segurtasun Sailaren arabera, istripua 18:40an gertatu da, errepide horretako 343. kilometroan, eta arratsaldeko zortzietan auto-ilarak oso handiak izan dira oraindik.

Istripuan ez da inor zauritu, baina errei bat itxi behar izan dute, eta horrek eragin ditu arazo handienak.

Segurtasun Sailaren arabera, auto-pilaketak 22:00etan amaitu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Gizartea Irun argazkiak Albisteak