Gizartea -
Trafiko etetea
Urumeako autobidetik N-1erako sarrera itxiko dute ostegun honetan
Andoiandik Vitoria-Gasteizerako noranzkoa erabat itxita egongo da hiru egunez, igandera arte (urriak 9).
Agentziak | Erredakzioa
Urumeako autobidetik N-1era sartzeko sarbidea itxi egingo dute Andoain parean, ostegun honetan hasi eta igandera bitartean, bide-zorua konpontzeko lanak direla eta. Itxierak Gasteizko noranzkoari eragingo dio, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.
Lasarte-Oriara arte joan ahal izango da, eta, ondoren, noranzkoz aldatu. 21:00etan itxiko dute, eta eguraldiak laguntzen badu, errepideko zorua konpontzeko lanei ekitea ahalbidetuko du.
Hiru egunez eta igandera arte (urriak 9), erabat itxita egongo da errepidearen tarte hori. Urumeako autobidetik Andoainera heldu eta Gasteizko noranzkoan N-1 errepidera sartu nahi duten gidariek Lasarte-Oriara arte jarraitu beharko dute, eta han noranzkoz aldatu.
Foru erakundeak ordezko bideak erabiltzea gomendatu du, obrek eragin ditzaketen zailtasunen eta ilaren aurrean.