Gizartea -

Istripua

Bere burua entregatu du Barakaldon gizon bat harrapatu zuen gidariak

Portugaleteko gizona furgonetarekin harrapatu zuen atzo gidari batek eta ihes egin zuen. INFORMAZIOA EGUNERATUA (2016/10/06): Aske utzi dute Barakaldoko istripuan gizon bat ustez hil zuen gidaria.

Istripua izan zen tokia. Argazkia: Megapark
Megapark.
Istripua izan zen tokia. Argazkia: Megapark

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizon batek bere burua entregatu du asteazken honetan Barakaldoko Udaltzainen polizia-etxean, atzo autoarekin gizon bat ustez harrapatu eta ihes egin ostean. Harrapatutako gizona hil egin zen. Retuerto auzoko bizilaguna da gidaria.

Poliziaren arabera, ikerketaren erritmo onak eta agenteek auzoan abiatutako setioa presioa areagotu du gidariarengan, eta azkenean polizia-etxean egin du aitortza.

Astearte arratsaldetik ari ziren haren bila, eta hiru pistari ari ziren tiraka: istripua izan zen tokiko bideo-kameren grabazioa, ibilgailuaren jabetza eta lekukoen testigantza.

Hiru ildo horiek eraman dute ikerketa Barakaldoko Retuerto auzora, eta bertan agenteak izan dira egun osoan zehar. Gaur goizean bertan aurkitu dute istripuaren furgoneta, eta arratsaldean bere burua entregatu du gidariak.

Abokatuarekin batera deklaratzeari ekin dio atxilotuak, eta litekeena da datozen orduotan pasatzea epaile aurrera.

Hasierako ikerketaren arabera, biktimak (Portugaletekoa da) Megaparken aurrean aparkatu zuen autoa eta, errepidea zeharkatzen ari zela, Dia supermerkaturako bidean zihoan furgoneta batek harrapatu zuen. Bertan hil zen.

INFORMAZIOA EGUNERATUA (2016/10/06): Aske utzi dute Barakaldoko istripuan gizon bat ustez hil zuen gidaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete albisteak Barakaldo Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea