Gizartea -
Errekalde auzoan
Elkarretaratzea deitu dute Bilbon, asteburuko sexu-erasoa salatzeko
Errekalde auzoko bizilagunen elkarteak deituta, kontzentrazioa egingo dute 19:30ean Errekalde plazan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errekalde auzoko bizilagunen elkarteak elkarretaratzea deitu du astearte arratsalderako Errekalde plazan, asteburuko sexu-erasoa salatzeko.
"Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean, kontzentrazioa egingo dute 19:30ean hasita Errekalde plazan.
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Emakundeko zuzendari, Izaskun Landaida, elkarretaratzean izango dira.
Larunbatetik iganderako gauean emakume bati sexu-erasoa egin zioten Bilbon, Errekalde auzotik gertu.
Bilboko Udalak sexu-erasoa gaitzetsi du
Bilboko Udalak asteburuko sexu-erasoa salatu du adierazpen instituzional baten bitartez. Gainera, Udalak bere babesa eskaini die emakumeari eta haren senide eta lagunei.
Bestalde, sexu-eraso oro salatzeko eta isilik ez gelditzeko deia egin du. Udalak iragarri duenez, astearte arratsaldeko kontzentrazioan parte hartuko du.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.