Gizartea -

ISTRIPUA BILBON

8 urteko mutiko bat erreskatatu behar izan dute Artxandan

Haurra bizikletarekin erori da Artxandako begiratokitik, eta, suhiltzaileek erreskatatu ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8 urteko mutiko bat zauritu da Bilbon, txirrinduarekin Artxandako begiratokitik erorita.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 14:00etan gertatu da.

Haurra zegoen tokira iristeko zailtasunak zirela eta, Ertzaintzaren helikopteroa eskatu dute, baina, azkenean, suhiltzaileek umea zegoen tokiraino heltzea lortu dute, eta, bertatik ateratakoan, Basurtuko Ospitalera eraman dute, anbulantziaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Bilbo berriak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Basurtuko ospitalea albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Bizikletak Artxanda albisteak Umeak albisteak