Gizartea -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Irmoa da Koldo Losada aktorearen senarrari ezarritako kartzela-zigorra

Jon Ezkurdiari 19 urteko espetxealdia ezarri zioten bere bikotekidea zen Koldo Losada aktorea hiltzeagatik.

Jon Ezkurdia, epaiketan. Artxiboko irudia: EFE
Jon Ezkurdia, epaiketan. Artxiboko irudia: EFE
Jon Ezkurdia, epaiketan. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Jon Andoni Ezkurdiari ezarritako 19 urteko kartzela-zigorra. Ezkurdiak bere bikotekidea zen Koldo Losada aktorea hil zuen Bilbon, 2014ko azaroan.

Auzitegi Nagusiak emandako epaia irmoa da, Fiskaltzak bere garaian aurkeztutako apelazio-errekurtsoa erretiratzea erabaki duelako.

Koldo Losadaren hilketa argitzeko epaiketa otsailaren 15a eta 23a bitartean egin zen. Herri-epaimahaiak hilketaren errudun jo zuen haren bikotekidea, eta Bizkaiko Auzitegiak 19 urteko espetxe-zigorra eta erabateko gaitasungabetzea ezarri zizkion, hilketaren errudun jota eta biktimaren senarra izatea larrigarri gisa hartuta.

Gainera, 29 urtean Koldo Losadaren amarengana eta hiru anai-arrebengana hurbiltzeko eta haiekin komunikatzeko debekua ezarri zion, eta, horrez gain, biktimaren anai-arreba bakoitzari 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharra ezarri zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa