Gizartea -

Tren istripua

Tren zirkulazioa martxan da Porriñon, bagoiak kendu eta gero

Iraulitako hiru bagoiak trenbidetik kentzeko lanak goizaldeko 02:10ean hasi dituzte.

Iraulitako hiru bagoiak trenbidetik kentzeko lanak goizaldeko 02:10ean hasi dituzte. Argazkia: EFE
Iraulitako hiru bagoiak trenbidetik kentzeko lanak goizaldeko 02:10ean hasi dituzte. Argazkia: EFE
Iraulitako hiru bagoiak trenbidetik kentzeko lanak goizaldeko 02:10ean hasi dituzte. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vigo-Porto linearen zirkulazioa gaur, larunbata, arratsaldean berriz abian ipini dute, atzo Porriño (Pontevedra) inguruan izandako istripuaren ostean. Lau pertsona hil eta 47 zauritu ziren ezbeharraren ondorioz.

Goizaldeko 02:10ean hasi dituzte bagoiak trenbidetik kentzeko lanak, agintari judizialek baimena eman dutenean. Orduz gero lanean aritu dira bidea libre utzi eta errileratzea errekuperatzeko. Gaur goizeko 06:00etan lehen bagoia kentzea lortu eta bi plataformaren gainean ipini dute.

Aurreko zatia olana urdin batekin estali eta plataforma baten gainean jarri dute; bagoiak, berriz, 15 metro atzerago daude, trenbidean ipinita. Epaile batek erabaki beharko du orain noiz kendu hortik.

Istripua atzo, ostirala, gertatu zen, Louredo Valos eta Porriño artean dagoen bigarren desbideratzean, 09:25ean. Ibilbide luzeko 420 trena bidetik irten zen Vigo eta Valença de Miño (Portugal) herrien artean. Arrazoiak ikertzen ari dira orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea