Gizartea -
Tafallako sutea
Barkosek ez du baztertu hondamendi eremu izendapena eskatzea
Une honetan kalteak zenbatzen ari direla azaldu du Nafarroako Gobernuko presidenteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuak batzarra egin du Tafallako suteak kaltetutako herrietako alkateekin, informazioa emateko.
Bilera horretan Maria Jose Beaumont Barne Kontseilaria eta Isabel Elizalde Herri Administrazio eta Ingurumen kontseilaria ere izan dira.
Barkosen esanetan, berreraikitze lanak eta laguntzak "koordinatu" egin behar dira, kalteak ondasun "publikoetan, pribatuetan zein konpartituetan" jazo baitira.
Presidenteak azaldu duenez, oraindik ez dute hondamendi eremu izendapena eskatu, kalteak neurtu behar dituztelako, baina ez du baztertu eskatzea.
Bestalde, zerbitzuen artean koordinazio eza egon dela dioten kritiken aurrean, informazio horiek ez direla "errealak" salatu du Barkosek.
Euren aldetik, herri kaltedunetako alkateek adierazi dute "konponbideak" bilatu behar direla sutea "berriro gerta ez dadin".