Gizartea -
Senperen
Baionako psikiatrikoan sartu dute, ustez, semea hil duen emakumea
Gaur epailearen aurrean deklaratzekoa zen, baina nahasmendu psikotikoa gainditu arte ez du egingo.
EITB.EUS
Baionako ospitale psikiatrikoan sartu dute larunbatean Senperen, ustez, 5 hilabeteko semea hil zuen 42 urteko emakume britainiarra.
Inork galdetu gabe, bat-batean, semea itota hil zuela aitortu omen zien emakumeak jendarmeei, kasuaren ardura duen fiskalak gaur azaldu duenez.
Gaur epailearen aurrean deklaratzekoa zen, baina nahasmendu psikotikoa gainditu arte ez du egingo.
Larunbatean, arratsaldeko azken orduan, gertatu zen heriotza. Bikotea hiru urte eta bost hilabeteko euren seme-alabekin oporretan zegoen Senpereko landetxe batean.
Antza denez, haurraren heriotza gertatu zen unean, aita ez zegoen gelan, eta hark eman zien abisua larrialdietarako zerbitzuei. Ikerketaren arabera, gizonak ez du inongo erantzukizunik gertatutakoarekin.
Aste honetan bertan egingo diote autopsia haurrari, Bordelen, eta orduan argituko da haren heriotza zerk eragin zuen.