Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Atxilotuta jarraitzen du Senperen, ustez, semea hil duen emakumeak

Beranduenez, astelehenera arte egongo da Baionako polizia-etxean, eta, gero, epailearen aurrera igaroko da. Gurasoak eta 3 urte eta 5 hilabeteko semeak Senperen zeuden oporretan, landetxe batean.

Senperen haurtxoa ustez hil duen amak atxilotuta jarraitzen du

1:19

Nerea Olaso | EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxilotuta jarraitzen du Senperen, ustez, atzo 5 hilabeteko semea hil zuen 30 urteko emakume britainiarrak. Bikotea hiru urte eta bost hilabeteko euren seme-alabekin oporretan zegoen Senpereko landetxe batean.

Antza denez, haurraren heriotza gertatu zen unean aita ez zegoen gelan, eta hark eman zien abisua larrialdi zerbitzuei.

Lehen informazioen arabera, tokira bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin umearen bizitza salbatzeko. Heriotza naturala izan ez zela ikusita, eta lehen deklarazio baten ostean, ama atxilo hartu zuten.

Beranduenez, astelehenera arte egongo da atxilotua Baionako polizia-etxean, eta, gero, epailearen aurrera eramango dute. Dirudienez, itota hil zen haurtxoa.

Datorren astearen hasieran egingo diote autopsia, Bordelen, eta orduan argituko da haren heriotza zerk eragin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea albisteak Eguneko albisteak