Gizartea -
Iparralde
Bost hilabeteko haurtxo bat hilik aurkitu dute Senpereko ostatu batean
Hasierako informazioek diotenez, amak itota hil egin da haurtxoa. Poliziak ama atxilotu du. Familia britaniarra da, eta Senperen zegoen oporretan.
EITB.EUS
Bost hilabeteko haur bat hilik aurkitu dute Senpereko ostatu batean (Iparraldea), EiTBk jakin ahal izan duenez. Hasierako informazioek diotenez, amak itota hil egin da haurtxoa.
Erresuma Batuko bikote bat eta hiru urte eta bost hilabeteko euren seme-alabak oporretan zeuden Senpereko ostatu batean. Bertako komunikabideek argitaratu dutenez, larunbat goiz honetan abisua jaso dute larrialdi zerbitzuek. Iritsi direnean, adingabea itota aurkitu dute, eta ezin izan dute suspertu.
Lehen deklarazioen ostean, Poliziak 30 urte inguruko ama atxilotu du eta Baionako polizia-etxera eraman.