Gizartea -

Castelldefels

Zaintzaile bat atxilotu dute Bartzelonan haurtxo bati erasotzeagatik

Jazoera camping batean gertatu da. Herritar bat erasoaren lekuko izan da, sakeleko telefonoarekin grabatu du, eta Esquadra Mossoei abisatu die.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek 49 urteko emakumezko bat atxilotu dute Castelldefelseko camping batean (Bartzelona), bi urteko haurtxo bati ustez tratu txarrak emateagatik, Kataluniako Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bi urteko haurraren eta bi hilabeteko anaiaren zaintzailea da atxilotua. Gertaera astelehenean jazo da, herritar batek erasoa salatu ostean Esquadra Mossoen aurrean. Gizonezko hori erasoaren lekuko izan da, sakeleko telefonoarekin grabatu du, eta Esquadra Mossoei abisatu die. Bideoan ikus daitekeenez, zaintzaileak oihuka eta kolpeka artatzen zuen umea, eta jatera indarrez behartu.

Hori guztia ikusita, Mossoak adingabearen gurasoekin jarri dira harremanetan eta jazotakoaren berri eman diete. Gainera, zaintzailea atxilotu dute. Hiru agindu judizial pendiente dituenez, emakumea espetxeratzeko agindua eman du epaileak. Dena dela, atxilotua aske geratu da, karguekin.

Bi urteko adingabe ospitalean artatu dute, eta medikuek diotenez, ez du zauririk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona bideoak Gizartea albisteak Albisteak