Gizartea -
Ostegun honetan
Unitate Militarraren laguntza eskatu du Nafarroak Tafallako suteagatik
uak 2.000 hektarea baino gehiago kaltetu ditu eta, uste dutenez, AP-15etik botatako zigarro batek eragin du.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak Larrialdietako Unitate Militarraren laguntza eskatu du, Tafallako inguruetan piztutako sutea kontrolatzen laguntzeko. Suak 2.000 hektarea baino gehiago kaltetu ditu eta, uste dutenez, AP-15etik botatako zigarro batek eragin du.
Foru Gobernutik jakinarazi dutenaren arabera, 18:00etan suteak ipar mendebaldeko norabidea hartu du, hegoaldeko haize-ufada handiek bultzatuta, eta Tiebas eta Artaxona arteko errepidea (NA-6020) zeharkatu du dagoeneko.
Momentuz, suak ez du eraginik izan Nafarroako Autobidean (AP-15), ez Iruñea eta Tutera lotzen dituen errepidean (N-121), ezta Iruñea eta Zaragoza arteko trenbidean ere.
Bi fronte daude gehien bat lanean uneotan. Batetik, aireko baliabideek prebentzio lanetan dihardute balio ekologiko handiena duen gunean. Bestetik, suak Nafarroako iparraldea ez hartzea saiatzen ari dira, Añorbe eta Tirapu herrietara hel ez dadin.
Foruzaingoak egindako hasierako ikerketaren arabera, sua AP-15eko 54,5 kman piztu da, Tafalla parean, eta agenteen ustez, baliteke ibilgailu batetik botatako zigarro batek eragin izana.
18:00etan, Tafalla, Lizarra, Lodosa eta Peralta herrietako eta Suhiltzaile-etxe nagusietako agente guztiak ari dira lanean, eta Sangotzako beste bat ere; 18 guztira.
Bestalde, bi helikoptero, hiru hegazkin (Noain, Agoncillo eta Errioxakoak) eta hidrohegazkin bat (Zaragozakoa) ari dira airetik.
Gainera, hainbat boluntariok ere nekazarik ere bat egin dute.