Gizartea -
Eguraldia
Galerna arriskua gaur arratsaldean euskal kostaldean
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du. Tenperatura 8-10 ºC jaits daiteke ordubetean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsalderako, galerna arriskuagatik. Beroagatik eta baso-sute arriskuagatik ere, abisu horian dago EAE.
Galernak izateko arriskua dela eta, 15:00etatik 19:00etara izango da indarrean abisua. Izan ere, haizeak norabidea aldatu eta kosta osoa astintzea espero da.
Haizeteak 60 km/h-tik gorakoak izan daitezke. Gainera, tenperatura 8-10 ºC jaits daiteke ordubetean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea