Gizartea -
Jazoera
Duela hilabete zendu zen gizon baten hilotza aurkitu dute Bilbon
Gizonezkoak 73 urte zituen, eta berezko heriotza izan omen zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Arrazoi naturalak direla-eta duela hilabete inguru zendu zen adineko gizonezko baten gorpua aurkitu dute haren etxebizitzan, auzotarrek haren etxetik kiratsa zeriola jakinarazi ostean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbat honetan aurkitu zuten hilotza Deustu auzoko Logroño kalean, hildakoaren pisutik kiratsa zeriola esanez auzotarren abisua jaso ondoren.
Hilotza arratsaldeko laurak eta hogei inguruan aurkitu zuten, eta handik ordu batzuetara eraman zuten. Gizonezkoak 73 urte zituen, eta berez hil omen zen, hilabete aurretik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea