Gizartea -
Arrazoi pertsonalak direla eta
Madrazok EBko presidentetza utzi du
"Zatiketak ezkerra ahuldu, eta batuketak indartzen" duela jakinarazi du Madrazok. Arrazoi pertsonalak bultzatuta hartu du erabakia.
Erredakzioa
Javier Madrazo EBko presidenteak kargua utzi du eta erabakia arrazoi pertsonalak direla eta hartu duela esan duen arren, alderdi barneko eztabaidek ere eragina izan dutela aitortu du.
Gainera, "zatiketak ezkerra ahuldu, eta batuketak indartzen" duela jakinarazi du Madrazok."Ezberdin pentsatu arren, noiz ulertuko diogu elkarri" galdetu dio bere buruari.
Bere blogan argitaratutako artikulu batean jakinarazi duenez, duela urte bat hartu zuen Ezker Batua-Berdeak alderdiaren presidentetza eta orain, "balantzea egiteko unean, ardura hau benetako ohorea" izan dela adierazi du Madrazok.
"Bihotzez eskertzen dut EBk nigan jarritako konfidantza 2009ko hauteskundeen ostean, eta inori huts egin ez izatea espero dut, hori izan bait da nire desira eta borondatea", gaineratu du.
Ildo horretan, "asko pentsatu ondoren, kargua EBren esku uzteko unea dela uste du", "arrazoi pertsonalak" direla eta, bere familia eta bizitza pribatuari "denbora eta arreta gehiago" jarri behar diolako.