Gizartea -

Prebentzioa

Droga berriak atzeman dituzte Nafarroan

Hegoak elkartearen arabera, informazio objektiboa ez da aski drogen kontsumoa murrizteko. Hausnarketa sakona sustatu beharra dagoela diote.

"Superman" izenarekin ezagutzen den droga hau oso toxikoa da. Argazkia: EFE
"Superman" izenez ezagutzen den droga hau oso toxikoa da. Argazkia: EFE
"Superman" izenarekin ezagutzen den droga hau oso toxikoa da. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoak elkarteak drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioan lan egiten du, eta "research chemicals" izeneko sustantzia kimikoak Nafarroan aurkitu dituztela ohartarazi du. Horiek, azken urteotan ugaritu diren beste droga batzuen ondorioen antza dute, baina, askotan, “oinazea edo sentipen desatseginagoak” sortzen dituzte.

Une hauetan ikertzen ari diren sustantzia kimikoak dira droga horiek. Hala, oraindik ez dute euren salerosketa merkatuan mugatu eta horiei buruz informazio gutxi dago. Horrenbestez, "research chemicals" drogek epe luzean eragin ditzaketen ondorioak ezezagunak dira, eta, horrek, kontsumoaren arriskua handitzen du.

Nafarroako Gobernuak aurkitu dituen sustantzia kimikoen artean, besteak beste, “decloroketamina”, “PMMA”, “metoxetamina”, "tiletamina" eta "2-CI" delakoak daude. Gehien kontsumitzen diren drogak ordezkatzeko erabiltzen dira horiek.

Alde horretatik, Hegoak elkarteak azaldu du “drogak kontsumitzeko modua gizartean aldatuz doan errealitate bat” dela. Ondorioz, ikerketa kontsumoarekin lotutako “arazoak prebenitzeko” funtsezkoa dela dio.

Hegoak elkarteko kideen arabera, “informazio objektiboa ematea ez da nahikoa arriskua murrizteko. Heziketa eta hausnarketa ere sustatu behar dira drogen kontsumoa murrizteko”. Era berean, drogen kontsumoaren inguruan “hausnarketa sakona egiteko une aproposa” dela uste dute. Horrela, gizartean beharrezkoa den “eztabaida lasaia” egiteko aukera egongo litzateke, pertsonen “ongizatea eta autonomia” bultzatuz.

Abuztuaren 5ean, “osasunari kalte handia egin lioketen drogak” aurkitu zituztela ohartarazi zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Drogak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak