Gizartea -
Ezbeharra
Emakume bilbotar bat erreskatatu dute Ezkarain, erorikoa izan ostean
Mendi-ibiltaria zaurituta eta minekin zegoen, eta laguntza behar zuen zegoen lekutik atera eta osasun-zentro batera joateko.
Agentziak | Erredakzioa
51 urteko Bilboko bizilagun bat erreskatatu behar izan dute igande honetan Posada herrixkatik gertu (Ezkarai), Oja ibai inguruan erorikoa izan ostean.
SOS Rioja larrialdi zentrotik jakitera eman dutenez, mendi-ibiltaria zaurituta eta minekin zegoen, eta laguntza behar zuen zegoen lekutik atera eta osasun-zentro batera joateko. Egoeraren berri jaso dutenean, SOS Riojak Guardia Zibilak, suhiltzaileak eta basoko agenteak bidali ditu bertara.
Behin gertaeraren tokian, emakumeak laguntzarekin oinez egin zezakeela ikusi eta Ezkaraiko osasun-etxera eraman dute, bertan arta zezaten