Gizartea -
Amara auzoan
Gizon batek beste gizonezko bat jo du Donostian, botila batekin
Ustezko erasotzailea, 44 urteko gizonezkoa, atxilotu du Ertzaintzak. Hainbat zauri egin dizkio buruan eta osasun zentro batera eraman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
44 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizaldean Donostian, kristalezko botila batekin beste gizon bat jotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ustezko erasotzaileak hainbat zauri egin dizkio buruan biktimari.
Erasoa gauerdian gertatu da Donostiako Amara auzoan. Antza denez, erasoaren tokira bertaratu ziren ertzainek eserleku batean jesarrita topatu zuten ustezko erasotzailea.
Jakan odol arrastoak zituela ikusitakoan, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen lesioak eragitea egotzita. Biktima, berriz, osasun zentro batera eraman dute buruan zituen zauriak sendatzeko.