Gizartea -

Gorabehera

Akats elektriko batek sortu zuen Petronorreko ke beltza

Joan den uztailaren 29an, sistema analogikotik digitalera aldatzen ari zirela, segurtasun neurriak automatikoki piztu ziren. Horrek, hiru tximinietatik ke beltza ateratzea eragin zuen.

Uztailaren 29an, ke beltza atera zen findegiko hiru tximinietatik. Argazkia: EiTB
Uztailaren 29an, ke beltza atera zen findegiko hiru tximinietatik. Argazkia: EiTB
Uztailaren 29an, ke beltza atera zen findegiko hiru tximinietatik. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den uztailaren 29an, akats elektriko batek areagotu zituen Iberdrolaren Ortuellako azpi-estazioan (Muskiz, Bizkaia) izandako keak eta sugarrak, hidrokarburoen enpresak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Atzo, asteazkena, Petronorreko zuzendari eta teknikariek bilera bat izan zuten Iberdrolako ordezkariekin, lantegiko tximinietan izandako gorabeherari buruz hitz egiteko.

Petronor konpainiak gertaera horren inguruko txostena aurkeztu du gaur, eta, bertan irakurri daitekeenez, Iberdrolak dio lantegiko sistema teknologiko guztiek ongi funtzionatzen dutela, baina, arazoa, Ortuellako azpi-estazioan sortu zela argitzen du. Sistema analogikotik digitalera aldatzen ari zirela, segurtasun neurriak automatikoki piztu ziren, eta horrek hiru tximinietatik ke beltza ateratzea eragin zuen.

Gorabehera horrek argindarrik gabe utzi zuen findegia, eta, ondorioz, jarduera bertan behera utzi behar izan zuten, arazoa konpontzea lortu zuten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Muskiz argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak