Gizartea -

Lehen seihilekoaren balantzea

Jaitsi egin da EAEko errepideetan hildako pertsonen kopurua

Biktimen kopurua 33tik 24ra jaitsi da urtebetean. Balentzia teorikoki positiboa da, baina puntu beltz bat du: moto istripuan hildakoak igo egin dira: 5 iaz, eta 8 aurten.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita lau pertsona hil dira urtarriletik uztailera EAEko errepideetan. Zenbakia oraindik ere altua izan arren, iazko epe berean baino 9 biktima gutxiago dira.

Balentzia teorikoki positiboa da, baina puntu beltz bat du: moto istripuan hildakoak igo egin dira: 5 iaz, eta 8 aurten.

Aitzitik, ibilgailu batek harrapatuta hildakoen oinezkoen kopuruak nabarmen egin du behera, 9tik 4ra.

Ibilgailu batek harrapatutako txirrindulariak ere gutxiago dira, zenbakia 2tik 1era pasatu baita.

Nolanahi ere, argi dago zenbaki onargarri bakarra errepideetan heriotzarik ez izatea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak