Gizartea -

Aseguru-etxeen ikerketa

Bilbo da etxebizitzetan lapurreta gehien egiten diren euskal hiriburua

EAEko lapurreten % 22 Bizkaiko hiriburuan gertatu ziren, Donostian eta Gasteizen % 8 inguru. Herriei dagokienez, Urduliz, Galdakao eta Abanto-Zierbena ageri dira zerrendako goialdean.

Udaberrian izaten da lapurreta gehien. EiTB
Udaberrian izaten da lapurreta gehien
Ordu eta erdiro etxebizitza batera sartzen dira lapurrak Euskadin

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiriburuen artean, Bilbo da etxebizitzen lapurreta gehien jasaten dituena. Izan ere, EAEn 2014an izandako lapurreten % 22 Bizkaiko hiriburuan jazo ziren, % 8,5 Donostian, eta % 8,1 Gasteizen, Unespa Espainiako aseguru-etxeen patronalak egindako ikerketaren arabera.

Iaz aseguru-etxeetan salatutako 5.400 lapurreta aztertu ditu Unespak, eta emaitzak txosten batean bildu. Horren arabera, ordu t'erdiro etxeren baten sartzen dira lapurrak.

Bilbo Handia da lapurreta gehien pairatzen dituen eremua (biztanle gehien dituena da): % 46 han jazo dira.

Herriei dagokienez, Bizkaikoak ageri dira zerrendako goialdean: Urduliz, Galdakao, Abanto-Zierbana eta Barakaldo, besteak beste.

Batez ere, udaberrian

Kontrakoa uste bada ere, uda sasoia ez da lapurren errenta. Unesparen txostenaren arabera, udaberrian (martxoa eta maiatza bitartean) jazotzen dira gehienak. Beste datu deigarri bat: lapurrek ez dituzte asteburuak aukeratzen, eta, hala, astelehenetik ostiralera gertatzen dira gehienak.

Bilbon, honako auzoetan aritzen dira bereziki gaizkileak: Abandon, Bilbo Zaharrean, Miribillan, San Adrian, Zabalan eta Abusun.

Batez beste 300 euro lapurtzen dituzte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia argazkiak Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Gasteiz Ebasketak albisteak