Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia arratsaldean, zaparrada trumoitsuengatik
Prezipitazio handiak izango dira barnealdean, batez ere Araban. Zaparrada trumoitsuak espero dira eta txingorra egin dezake.
EITB.EUS
Abisu horia ezarri dute prezipitazio handiagatik Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean, 15:00etatik 22:00etara, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
EAEko barnealdeko zenbait lekutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pilatu daiteke, bereziki
Araban. Gainera, ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak izan daitezke.
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, ostegun honetan zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira.
Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke eta txingorra egin dezake; bereziki barnealdean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, ipar-osagaitik finkatu eta ahul ibiliko da, arratsaldean tarte biziekin. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki barnealdean.