Gizartea -
Istripua Nafarroan
Bi motozale hil dira Bidearen autobian, Zizurren
59 urteko Foruzaingoko komisario bat, motorraren gidaria, eta 47 urteko emakumezkoa, Barañaingo auzokidea, dira hildakoak. Biak ziren Iruñeko bizilagunak.
Agentziak | Erredakzioa
Moto berean zihoazen bi motozale (emakumezko bat eta gizonezko bat) hil dira gaur arratsaldean, Bidearen autobian jazo den istripu batean, Zizur (Nafarroa) parean.
59 urteko Foruzaingoko komisario bat, motorraren gidaria, eta 47 urteko emakumezkoa, Barañaingo auzokidea, dira hildakoak. Biak ziren Iruñeko bizilagunak.
Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, 16:14an SOS-Navarra larrialdi zerbitzuko koordinazio zentroan abisu bat jaso dute istripuaren berri emanez. Ezbeharra A-12 errepideko 5,5. kilometroan gertatu da, Iruñeko noranzkoan.
Argitu gabe dauden arrazoiengatik, motoko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du, eta bi bidaiariak airean atera dira, errepidearen kontra jo dute eta ia berehala hil dira.
Foruzainek hartu dute beregain ikerketaren ardura.