Gizartea -
Donostia
Gizon batek Dbus autobus konpainiako gidari bati eraso egin dio
Erasotzaileak barkamena eskatu dio Dbuseko langileari, baina gidariak gertatutakoa salatu du. Dirudienez, zirkulazioko eztabaida baten ondorioz sortu zen istilua.
Agentziak | Erredakzioa
Dbus autobus konpainiako gidari batek, 42-Aldapa-Egia linean lan egiten duenak, eraso bat sufritu du, Dbus konpainiak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez.
Gertaera asteartean jazo zen, joan den ekainaren 28an, ibilgailu bateko gidariak Dbuseko langileari eraso fisikoa egiten zaiatu zenean. Dirudienez, zirkulazioko eztabaida baten ondorioz sortu zen istilua.
Arrazoi horregatik, gidariak gertatutakoa salatu du Udaltzaingoan. Era berean, gertakarian inplikaturiko autoaren gidariak barkamena eskatu duela esan du Dbusek.
Eraso horren aurrean, Dbusek bere babesa adierazi nahi izan dio langileari, eta langileen aurkako edonolako indarkeri mota baztertzen duela gaineratu du.