Gizartea -

OSAKIDETZA

Urdulizko Ospitalea uztailaren 7an zabalduko dute

Ospitaleak Uribe Kosta eskualdeko 175.000 paziente artatzeko ahalmena du, eta ia 60 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da martxan jartzeko.

Urdulizeko Ospitalea uztailaren 1an zabalduko dute
Urdulizeko Ospitalea uztailaren 1an zabalduko dute
Datorren astean zabaltzen ditu ateak Urdulizeko ospitale berriak

1:55

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea uztailaren 1ean inauguratuko dute, eta Uribe Kosta eskualdeko 1 izango du. Ospitalea martxan jartzeko, ia 60 milioi euro inbertitu ditu Jaurlaritzak. Pazienteentzat uztailaren 7tik aurrera izango da erabilgarri.

Jon Darpon Osasun sailburuaren arabera, duela 32 urtetik osasun sisteman horrenbeste oherekin egin den zentrorik handiena da.

Ospitalea egiteko, 59,4 milioi euro inbertitu dira guztira: 52,7 milioi euro, eraikina egiteko, eta beste 6,7 milioi euro, ekipamendua jartzeko. Honez gain, 45 milioi inbertitu beharko dira urtero ospitalea martxan izateko.

Zerbitzuak pixkanaka zabaltzen joango dira, eta erradio-diagnostikoa, kanpo kontsultak, harrera eta informazioarekin hasiko dira.

Honez gain, sailburuak esan duenez, 600 profesionalek osatuko dute ospitaleko langileen zerrenda, eta horietatik 425 profesional berriak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea albisteak Urduliz albisteak