Gizartea -

ARRISKUAK EKIDITEKO

Eusko Jaurlaritzak sanjoanetako suekin arretaz jokatzeko eskatu du

Jaurlaritzak hainbat gomendio eman ditu herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

San Joan sua (Argazkia: Txomin Rezola)
San Joan sua (Argazkia: Txomin Rezola)
San Joan gaueko suaz tentuz gozatzeko deia egin dute erakundeek

1:15

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sanjoanetako suekin arretaz jokatzeko eskatu du herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Sua piztuko dutenentzat hainbat gomendio egin ditu.

Hasteko, herri agintariek emandako gomendioak  eta prebentzio neurriak jarraitzeko eskatu du.

Zentzu berean, zuhaitzak edo landareri handia dagoen tokietan surik ez piztea gomendatzen dute eta, auto edo etxebizitzetatik gutxiengo 15 metroko distantzia errespetatu behar dela gogorarazi dute.

Sua asfaltoaren gainean egingo dutenentzat, metalezko xafla lodi bat jartzeko gomendatzen dute asfaltoan kalterik ez eragiteko. Honez gain, erregai modura egurra bakarrik erabiltzea aholkatzen da.

Ostegun honetan beroa egingo badu ere, eguraldiaren aurreikuspenak ipar-ekialdeko haize umela izango dela iragartzen du. Dena den, Euskalmeten iragarpenak jarraitzeko aholkatzen da.

Modu berean, Segurtasun Sailak suen gainean saltorik ez egitea gomendatzen du, batez ere, alkohola edan dutenek, eta jaia amaitzerakoan, sua itzalita dagoela egiaztatu behar dela gogorarazi du.

Edozein larrialditarako 112 telefono zenbakira deitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea bideoak Eguneko albisteak