Gizartea -

ELKARRETARATZEA GASTEIZEN

Ehunka lagunek berriro gaitsetzi dute Gasteizko hilketa matxista

Urtaranek, hiri osoaren izenean, erailketa gaitsetzi du eta gizartea 'nazkatuta' dagoela azpimarratu du.

Gasteizko hilketarena aurkako bilkura, hiriko Udalak deitua

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun batu dira asteazken honetan Gasteizen, 60 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesteko.

Gasteizko Udalak deitutako kontzentrazioan 5 minutuko isilunea gorde dute emakumearen omenez. Ekitaldian hainbat erakundeetako ordezkariak eta alderdi politikoak izan dira.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak erailketa gaitzetsi du eta, familiarenganako elkartasuna agertu nahi izan du. “Familiak inoiz baino gertuago sentitu behar gaituzte”, gaineratu du.

Instrukzio Epaitegia

Erailketaren sumarioa genero indarkeriako epaitegian egon beharrean, instrukzio epaitegi batean egotea “beste toki batzuetan” erabaki dela adierazi du Landaidak. Hala ere, Kasuaren testuinguru zehatza ahalik eta lasterren argitzea espero du. Segurtasun Sailak esan duenez, ez zeukaten bikote harremanik.

Landaidak azaldu duenez, Espainiako 1/2004 lege integralaren arabera, genero indarkeria, bikotekideen edo bikotekide ohien arteko harremanean gertatzen da soilik. Harreman horietatik kanpo, genero indarkeriaren kalifikazioa galtzen da. Berdintasunerako euskal legeak aldiz, genero indarkeriari zentzu zabalago bat ematen diola gaineratu du.

Nazkatuta

Gorka Urtaran, Gasteizko alkateak, hiri osoaren izenean erailketa gaitzetsi du eta, gizartea 'nazkatuta' dagoela azpimarratu du.

Bestalde, Udalaren babesa eta laguntza eskaini nahi izan die biktimaren famili eta lagunei.

“Gizonen eta emakumeen arteko harremanak errespetuan eta berdintasunean oinarritu behar dira. Hori lortzen ez dugun bitartean ezin izango ditugu horrelako erailketak ekidin”, gaineratu du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Indarkeria matxista Gorka Urtaran Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Eguneko albisteak Matxismoa gaur Krimenak azken ordukoa