Gizartea -

Operazioa, zabalik

Gizon bat atxilotuta Iruñean, adingabe bati pornografia igortzeagatik

Atzemandakoak bideo sexualak igorri ei dizkio 13 urteko mutil bati.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, adingabe bati kutsu sexualeko bideoak eta irudiak bidaltzea egotzita.

Espainiako Poliziak azaldu duenez, biktimaren (13 urteko mutil bat) gurasoek salaketa jarri eta gero hasi zen ikerketa. Salaketaren arabera, semearen kirol klub bereko adin nagusi batek irudi eta bideo sexualak igorri zizkion adingabeari, whatsapp bidez, eta, ondoren, berak ere berdin egiteko eskatu zion.

Agenteek identifikatu egin zuten gizonezkoa, eta irudiak grabatzen zituen lekua ere topatu zuten.

Ikerketa ez dago itxita oraindik. Horregatik, eurekin harremanetan jartzea eskatu die Poliziak balizko biktimei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa