Gizartea -

Erreforma

Tabakoaren aurkako Legea 2011ko urtarrilean onartuko dute

Lege berri honekin, Estatuko toki itxi guztietan erretzea debekatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabakoaren aurkako Legea 2011ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko dela iragarri du gaur Trinidad Jimenez Osasun ministroak. Lege berri honen bitartez, Estatuko toki itxi guztietan erretzea debekatuko dute. Hala ere, erreforma urtea amaitu baino lehen adostu dezakete Madrilgo Kongresuan.

Jimenezen esanetan, Lege hau onartzeko "adostasunik zabalena" lortu nahi du Espainiako Gobernuak.

Trinidad Jimenezen arloak egindako zirriborroaren arabera, hotelek eta ostatuek bezero erretzaileentzat zenbait logela bereizi ahal izango dituzte.

Proposamenaren helburu nagusia Espainiako toki itxi guztietan erretzea debekatzea izango da. Toki zabaletan tabakoa erretzeko aukera mantendu egingo dela iragarri zuen Gobernuak bere egunean.

Gobernuak alderdi politikoei erreformaren laburpen bat luzatu die dagoeneko. Bertan, hoteletako logela kopuruaren % 30a erretzaileentzat gordetzea aurreikusten du Jimenezek.

Horrez gain, egun tabakoa saldu dezaketen tabernetan, tabakoa saltzen jarraitu ahal izatea aurreikusten du Espainiako Gobernuak, horrela haien ekonomia ez kaltetzeko.

Ministrak iragarri dituen datuen arabera, hiritarren % 75ek ez dute erretzen. "Eta erretzen ez dugunok kerik gabeko tokiak bilatzen ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea