Gizartea -

Istripua Nafarroan

Gizon bat hil da Saratsan, ordainleku baten aurka talka eginda

Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da AP-15ean, Zuastin. Hildakoaren ibilgailuak hormigoi bloke baten aurka talka egin du.

Gizon bat hil da Saratsan, A-15eko ordainleku baten aurka talka eginda. Argazkia: Foruzaingoa
Gizon bat hil da Saratsan, A-15eko ordainleku baten aurka talka eginda. Argazkia: Foruzaingoa
Gizon bat hil da Zuastiko ordainlekuaren kontra talka egin ostean

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat, 39 urteko Gorka M.V., hil da goizean bere autoak AP-15 autobideko ordainlekuaren kontra talka egin ondoren, Saratsan (Nafarroa), Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hildakoa Undiokoa zen.

Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da Zuastin. Hildakoaren ibilgailuak hormigoi bloke baten aurka talka egin du.

Istripua autobideko 103. kilometroan gertatu da, Irurtzungo noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Gaurko albisteak Nafarroan