Gizartea -
Iruñean
Hiru adingabe atxilotuak, autoarekin maniobra arriskutsuak egiteagatik
Lapurtutako ibilgailuaren barruan 14 urteko gidaria, eta 17 eta 13 urteko beste bi adingabe zeuden.
agentziak | erredakzioa
Ibilgailuarekin maniobra arriskutsuak egiten ari ziren hiru adingabe atxilotu ditu Iruñeko Udaltzaingoak Trinitariosen.
Ibilgailu lapurtu batean, 14 urteko gidaria eta 17 eta 13 urteko beste bi adingabe zihoazen, Udaltzaingoak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Herritar baten deiari esker jakin du Poliziak adindage horiek zelai batean maniobra arriskutsuak egiten ari zirela, eta patruilak bertaratu eta horiek identifikatu ondoren, polizia-etxera eraman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea