Gizartea -
Errege-etxea
Erregeari kendutako tumorea onbera da
Juan Carlos Espainiako erregea Bartzelonako Clinic Ospitalean dago. Bertan eskuineko birikatik kendu dioten nodulua aztertu eta zelula minbizi-sortzaileak ez dituela zehaztu dute.
Erredakzioa
Juan Carlos Espainiako erregeari ebakuntza egin diote Bartzelonako Clinic Ospitalean eskuineko birikatik nodulu bat kentzeko. Analisia egin ostean, noduluak zelula minbizi-sortzailerik ez duela zehaztu dute.
Laureano Molins sendagileak zuzendu du ebakuntza eta prentsaurreko batean Juan Carlos egiera onean dagoela eta 3 edo 4 egunetan alta emango diotela adierazi du.
15 egun igaro ostean, Erregak bere bulego lanekin jarraitu ahal izango du, "kaiko soinkari batek" baino lan fisiko gutxiago baitu, adierazi du txantxatan medikuak.
"Minbizi hitza bertan behera utzi dugu", adierazi du Molinsek. Ebakuntza gorputz osoko anestesiarekin egin dutela esan du ere.
Operazioa iragan apirilaren 28an adostu zuten, erregeari urteroko azterketa medikua egiterakoan eskuineko birikako kaltzifikazio batean "aldaketa morfologikoak" aurkitu ostean.
Molinsek azaldu duenez, erretzea uztea gomendatu diote erregeari, baina ezin izan dute zehaztu zein izan den kaltzifikazioaren "arrazoi definitiboa".