Gizartea -
GAZTEAK
EAEko gazteen artean hamarretik lauk dute politikarekiko interesa
Azken 15 urteko daturik handiena da. Hala ere, oraindik gehiago dira politikarekiko interesik agertzen ez duten gazteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean hamarretik lauk diote "interes handia edo nahikoa" dutela politikan, azken 15 urteetako daturik handiena. Dena den, oraindik gehiengoa dira "interes txikia edo batere interesik" ez dutela dioten gazteak.
Gazteen Euskal Behatokiak aurten egindako inkesta bateko datuak dira. Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri hainbat gairi buruzko galderak egin zaizkie, politikarekiko interesa barne. Inkestaren emaitza guztiak "Euskadiko gazteak 2016" txostenean argitaratuko dira laster.
Modu honetan, politikan "interes handia edo nahikoa" agertu duten gazteen ehunekoa duela bi urtekoa baino puntu bat handiagoa da.
Horrez gain, politikan interes handia edo nahikoa duten gazte gehienek ideologia aldetik ezkerrekoak direla diote eta gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartu nahi dutela adierazi dute.
Horrela, gazteek politikarekiko agertutako interesak puntu batean gainditzen du Euskadiko 18 urtetik gorako herritarren batez besteko interesa. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak martxoan burutako soziometroaren arabera, Euskadiko helduen arteanhamarretik hiruk soilik gertzen du politikarekiko interesa.