Gizartea -

Protesta

Ehunka lagun bildu dira Bardeako tiro-eremuaren aurkako martxan

Hauteskundeetatik aterako den Espainiako Gobernuari eskatu diote, berehala egin beharreko zereginen artean, tiro-eremua eraisteko plan zehatz bat aurkez dezala.

Bardeetako tiro-eremuaren aurka egindako martxa. EITB
Bardeetako tiro-eremuaren aurka egindako martxa. EITB
Bardeetako tiro-eremuaren aurka egindako martxa. EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona, 400 eta 500 artean antolatzaileen arabera, bildu dira gaur Bardeako tiro-eremua eraistearen aldeko XXIX. martxan. Aurtengo ekitaldia errefuxiatuei babesa emateko ere balio izan du.

Martxaren amaieran, tiro-eremuaren aurkako batzordeko Milagros Rubio eta Eduardo Navascuesek ohar bat irakurri dute. Bertan Nafarroako Gobernuari eskatu diote, tiro-eremuaren aurkako jarrera azaltzeaz aparte, Madrileko Gobernuarekin bitartekaritza lanak egin ditzala, "ahalik eta epe laburrenean tiro-eremua eraisteko planari heldu ahal izateko".

Horrez gain, ekainaren 26ko hauteskundeetatik aterako den Espainiako Gobernuari eskatu diote, berehala egin beharreko zereginen artean, tiro-eremua eraisteko plan zehatz bat aurkez dezala.

Alokairu hitzarmena 2028an iraungitzen den arren (2018an berriztatze automatiko bat dago), azpimarratu dute Espainiako Gobernuak edozein unetan jo dezakeela bukatutzat hitzarmen hori, hala nahi izanez gero, eta, horrela, Bardea benetako natur parke bat bihurtu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea