Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek bikotekidea hil du Sevillako aireportuaren ondoan

Hiltzaileak bere burua Bollullos de la Mitacioneseko Guardia Zibilaren eskuetan utzi du. Gizonak gertuko zirku batean lan egiten du.

Gizon batek bikotekidea hil du Sevillako aireportuaren ondoan. Argazkia: EFE
Gizon batek bikotekidea hil du Sevillako aireportuaren ondoan. Argazkia: EFE
Gizon batek bikotekidea hil du Sevillako aireportuaren ondoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bikotekidea hil du, San Pablo aireportutik gertu dauden nabeetan. Biktima errumaniarra zen.

Hiltzaileak bere burua Bollullos de la Mitacioneseko Guardia Zibilaren eskuetan utzi du. Gizonak gertuko zirku batean lan egiten du, Diario de Sevilla-k jakitera eman duenez. Erasotzailea ere Errumaniakoa da.

Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez, atzo 21:00ak aldera gizon bat Bollulloseko Udaltzaingoaren polizia-etxean agertu zen, eta Sevillako aireportuan bikotekidea hil zuela aitortu zuen.

Udaltzaingoak Bollulloseko Guardia Zibilari abisua eman eta guardia zibilak bertaratu ziren.

Han, aireportutik hurbil dagoen nabe batean, emakumearen gorpua aurkitu dute auto baten barruan.

__________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluziako Erkidegoa Indarkeria matxista Espainian