Gizartea -
Krisi humanitarioa
Beste 14 errefuxiatu helduko dira gaur Nafarroara
Guztira, 21 asilo-eskatzaile helduko dira gaur Espainiara. Zortzi familia dira: bederatzi gizon, sei emakume eta sei adingabe. Horietako 14 siriarrak dira, eta beste zazpiak, berriz, irakiarrak.
Agentziak | Erredakzioa
Gaur beste 21 asilo-eskatzaile helduko dira Espainiara: bost Salamancak hartuko ditu, bi Madrilek eta 14 Nafarroak.
Bederatzi familia dira: bederatzi gizon, sei emakume eta sei adingabe. Horietako 14 siriarrak dira, eta beste zazpiak, berriz, irakiarrak.
Siriako gerraren ondorioei aurre egiteko programaren barruan (EB), Espainiak 200 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen; 150 Greziatik ekarriko dituzte, eta 50, Italiatik.
Iragan astelehenean bederatzi errefuxiatu Euskadira heldu ziren. Errefuxiatu siriarrak ziren, eta Greziatik zetozen. Gipuzkoak sei hartu dituen, eta Arabak, berriz, hiru.
EAEk hiru familia siriar hartu zituen; emakume bat eta bi adingabe Arabara eraman zituzten, eta hiru gizon, bi emakume eta jaioberri bat Gipuzkoara.
Ordura arte Euskadik Eritreako 12 gizon hartu zituen. Bederatzi maiatzaren 19an heldu ziren Donostiara, eta beste hiru, 2015eko azaroan.