Gizartea -

OSASUNA

EAEko biztanleek 6,8 ordu lo egiten dute egunean batez beste

Espainia osoko 2.000 pertsonari egindako laginketa baten emaitzen arabera, Euskadi, Aragoi, Madril, Extremadura, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla dira lo gutxien egiten duten autonomia erkidegoak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko biztanleek 6,8 ordu lo egiten dute egunean batez beste, gomendatutako 7tik 9ra arteko mugaren azpitik. Era berean, ohitura txarrak hartzen dituzte lo egin aurretik, hala nola mugikorrak, liburu elektronikoak eta tabletak erabiltzea.

Loaren Flex-eko Ikerketa Zentroak Espainia osoko 2.000 pertsonaren laginketa bat egiteko eskatu dio Gfk nazioarteko aholkularitzari. Emaitzen arabera, pertsonek lo gutxien egiten duten autonomia erkidegoak ondorengoak dira: Euskadi, Aragoi, Madril, Extremadura, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla. Lo gehien egiten dituztenak, ordea, Nafarroa, Kantabria (biak 7,4 ordurekin) eta Gaztela eta Leon (7,3 ordu) dira. Espainiako estatuan, oro har, egunero 7,1 ordu lo egiten dira batez beste.

EAEko biztanleen % 18k onartzen dute sei ordu baino gutxiago lo egiten dutela, eta % 10k soilik hiru orduz jarraian lo egin dezake. Hori gutxi balitz, ez dute behar bezala atseden hartzen, gauean zehar % 26 etengabe iratzarri egiten baitira.

Nahiz eta oheratzeko garaian errutina bat hartzen duten, ikerketak nabarmendu du EAEko biztanleek, beste autonomia batzuen aldean, lo egin aurretik gailu elektronikoak erabiltzea bezalako ohitura kaltegarriak dituztela.

Umeen errutinak

15 urte baino gutxiagoko ume espainiarren % 87 errutina jakin bat hartzen dute oheratzeko garaian. Adibidez, gauean telebista ordubete batez beste ikustea eta afaltzen dutenetik oheratzen diren arte ordu bat igarotzen uztea. Umeak gaueko hamarretan oheratu ohi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Gaurko azken ordukoa