Gizartea -
35-61 urtekoak
Sei atxilotu Nafarroan genero indarkeriarekin lotutako delituengatik
Atxiloketak Iruñean, Funesen, Milagron eta Tuteran egin dituzte, azken egunotan.
agentziak | erredakzioa
Foruzainak sei pertsona atxilotu ditu azken egunotan Iruñean, Funesen, Milagron eta Tuteran (hiru), emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako delituengatik.
Iruñean, 40 urteko gizonezko bat atxilotu dute emakume batengandik zuen urruntzeko agindua urratzeagatik, Foruzainaren arabera.
Funesen, bertoko 41 urteko gizon bat atxilotu dute agenteek, etxebizitza barruan tratu txarrak egiteagatik, eta delitu bera leporatuta 50 urteko pertsona bat atxilotu dute Milagron.
Tuteran, halaber, hiru gizonezko atxilotu dituzte; horietako bat (41 urte) alabari tratu txarrak emateagatik; beste bat (35 urte) etxe barruan tratu txarrak emateagatik eta, hirugarrena, badaezpadako neurria urratzeagatik (61 urtekoa).
Sei atxiloketen atestatuak emakumeen aurkako indarkeriari lotutako gaiak aztertzen dituzten Nafarroako auzitegietara bidali dituzte.